Literatura babestea ez dago modan

Literatura modan ez dagoela pentsatzeko zantzuak ugari dira, eta era askotakoak. Horietako bat, erakundeek literaturaren promozioan gastaturiko dirua litzateke. Jakina da instituzio eta diru-etxeetako jaun-andere kudeatzaileak inoiz ez direla, oro har, izugarri poesiazaleak izan, baina esan liteke garai batean dotore eta jantzia ematen zuela letra kontu horretan inbertitzeak. Gaur egun, berriz, askoz ere cool eta modernoagoak dira beste arlo batzuk. Zer egingo diogu bada.

Diodanaren adibide bat, zaharren oroigarri eta gazteen irakasgarri. Gure probintzia bakoitzean bina aurrezki kutxa zeuden garaian, Gipuzkoako biek eta Bizkaiko biek literatur sari bana zeukaten 1980ko hamarkadan, hobetoxeago edo okerxeago antolatuak baina beren funtzioa betetzen zutenak eta beren xoxak ematen. Arabakoez ez dut akordurik, baina Nafarroan Xalbador Saria laguntzen zuen haietako batek. Nafarroako hura pikutara joan zen aspaldi; aurrezki-kutxen apurkako fusioarekin, Bizkaian sariketa bat geratu zen (Euskaltzaindiaren babesarekin antolatua) eta Gipuzkoan beste bat. Azkenaldian, berriz, Gipuzkoako sariketan erabaki dute (gauzak hobeto egitearren, nonbait) genero bakoitzean urtero antolatu beharrean bi urtez behin egitea; Bizkaian, ostera, bertan behera utzi dituzte sariok, ez betiko baina bai zehaztu gabeko aldi baterako, zerbait hobea pentsatu bitartean edo.

Murrizketon aurrean idazleak ez gara askorik asaldatu. Batzuk, aspalditik ohiturik daudelako gizartearen axolagabeziara. Bestetzuk, sariketen inflazioarekin eta haien filosofiarekin nazkaturik zeudelako, lehendik ere. Ez ikusiarena egia da, baina egia da halaber prestigio sozialaren galera moduko bat bizi dugula (eta, horrekin konbinatuta, idazle bakar batekiko debozioa bihurtzea beste guztiekiko indiferentziaren ispilu eta ordain). Sarien filosofiaz, berriz, argi dago artea ez dela kirola, berez arrotzak zaizkiola norgehiagokak, baina posible da sorkuntza kulturalak beharrezkoa duen laguntza publikoa beste modu batzuetan planteatzea: esate baterako, idazleei beren lanean lagunduko dieten beken bitartez.

Modak moda, sariak sari eta euskarriak euskarri, hitzen bitartez istorioak kontatzeko, ideiak garatzeko, edertasuna bilatzeko zer honek oraindik ere luzaroan jarraituko baitu nire ustetan, literatura deituriko mania bitxi honek bere sortzaileak eta hartzaileak dituen bitartean. On egin denoi.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude