Bernardo Atxaga zuzendari duen Erlea aldizkari literarioak bigarren zenbakia publikatu zuen aurtengo martxoan. Lehenengoan AEBetako mendebalde basatia izan zen protagonista eta oraingoan Irlanda da gai nagusia. Paddy Woodworth arduratu da gai hori jorratzeaz. Berriz ere luxuzko kolaboratzailez osatu dute Erlea, tartean Harkaitz Cano, Iban Zaldua, Koldo Izagirre, Aurelia Arkotxa, Jimu Iturralde, Aritz Galarraga, Aingeru Epaltza, Miel A. Elustondo, Mari Jose Olaziregi eta Beñat Sarasola. Duela gutxi zendutako Joxemiel Bidador ere oroitu dute, Patxi Huarte Zaldi Eroaren marrazki baten laguntzaz.