argia.eus
INPRIMATU
Sinesgarria al da zientziaren jakintza?
  • John Ziman ::Zientziaren sinesgarritasuna

    Gaiak

    orrialdeak ::277

    prezioa ::22€

2010ko maiatzaren 16a
Galdera handi hori aurkitzen dugu John Ziman zientzialariaren Zientziaren sinesgarritasuna liburuan. Gaiak argitaletxeak eman berri du argitara, Andoni Sarriegik itzulita. Zimanek zientziari egiten zaizkion erasoak aztertu zituen liburu honetan. Fronte askotatik egiten zaio tiro zientziari. Kontserbadoreek erasotzen dute, beldur direlako ezagutzen duten mundu bakarra suntsituko ez ote duen. Eta aurrerakoiek ere bai, zientziak etorkizuneko paradisua pozoituko duelakoan. Demokrata zuhur agertzen da teknikaren zapalkuntza gaitasuna ikusita. Eta aristokratak beldur dio makinaren joera berdinzaleari. Baina, horien aurrean, sendoak al dira zientziaren argudioak? Eztabaidarako oinarriak, liburuan.