argia.eus
INPRIMATU
Giordanoren best-sellerra euskaraz
  • Paolo Giordano ::Zenbaki lehenen bakardadea

    Alberdania

    orrialdeak ::323

    prezioa ::18.50€

2011ko urriaren 05a
Azken Durangoko Azokaren atarian eman zuen argitara Alberdaniak Paolo Giordanoren Zenbaki lehenen bakardadea. Koldo Bigurik euskaratu du idazle italiarra nazioartean ezagutzera eman duen eleberria. Zenbaki lehenak, elkarrengandik gertu daude, ia elkarren ondoan, baina ez dute inoiz elkar ukitzen. Metafora hori baliatu du Giordanok Alice eta Mattiaren arteko istorioa kontatzeko. Bien bizitzak haurtzaroko gertakari ilunek baldintzatuta daude. Nerabe direla harreman estua izango dute, elkarrenganako erakarmena... Baina bizitzak oztopo ugari jarriko die bidean, zenbaki lehenen antzera, hurbil baina elkar ukitu gabe egoteko.