Hilaren 14an egingo da Arabatakada jaialdiaren 8. edizioa, Gasteizeko Mendizabalako landetan. Jaialdia kualitatibo zein kuantitatiboki handitu da eta makina bat aldaketa dakartza. Jaialdi irekia den arren, hastapenetako izaera unibertsitarioari eusten saiatuko da; Arabatakada Gasteizko campuseko ikasle mugimenduak antolatzen du, eta 600 lagun inguru izango da lanean boluntario. Aurtengo kartela Ken Zazpi, Su Ta Gar, Kerobia, The Uski’s eta Tximeleta talde euskaldunek osatzen dute, La Pulqueria talde valentziarrarekin batera.