argia.eus
INPRIMATU
Tipula kontserbante
Jakoba Errekondo 2010ko maiatzaren 13a
Bartzelonako Unibertsitatean eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan burutu eta International Journal of Food Science and Technology aldizkarian argitara eman duten ikerketa batek dioenez, tipulak (Allium cepa) dituen gai batzuk, flabonoideak, jakiak kontserbatzeko egokiak izan daitezke. Jakiak alferrik galtzen dituzten oxidazioa eta mikrobioak atzeratzen ditu tipulak. Horrez gain osasunerako ona izanik, tipulak kontserbagarri artifizialen ordezko gisa etorkizun oparoa izan dezake.