Verner Panton arkitekto eta diseinatzaile daniarrak altzari berritzailea diseinatu zuen 1960an: bere abizena duen aulkia. Hamar prototipotik gora egin zituen aulkia merkaturatu baino lehen. Lehen bertsioa poliesterrezkoa zen eta bigarrena, iraunkorragoa eta egun oraindik ekoizten dena, poliuretanozkoa. Pieza bakarrean egindako lehenengo aulkia izan zen, baina benetako iraultza material berriak ekarri zuen. Sormenaren bideak zabaltzeaz gain, plastikoa erabiltzea kostuak merkatzeko baliabide nagusietakoa bihurtu zen. Horrek ez du esan nahi artelan hau etxean nahi duenak merke ordainduko duenik: 228 euro balio du.