argia.eus
INPRIMATU
Nortasun Agiria
Uxue Alberdi Estibaritz 2010ko maiatzaren 16a
Bernardette Borda Baionan sortu zen duela 51 urte. Oragarren hazia, Parisen hezia, Maulen eta Baionan bizitzen ikasia. Txiki-txikitan hasi zen idazten, eta Itxaro Borda erdi-pseudonimoarekin hainbat poema liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu. Euskal kantari askoren abestien letren egilea ere bada. Maiatz aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea 90. hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da eta postaria da ofizioz. “Bira” zutabea argitaratzen du egunero Berria egunkarian.