argia.eus
INPRIMATU
Liburu elektronikoak Donostiako liburutegietan eskuragai
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko maiatzaren 12a
Donostiako Udal Liburutegietan barreiatuta 33 liburu elektroniko daude eskuragai. 15.000 euroko inbertsioa egin du Udalak eta Euskal Herrian aitzindariak dira zerbitzu hori ematen. Aparailu bakoitzak bere memorian 713 lan izango ditu, horietatik 594 gaztelaniaz, 69 euskaraz (Auspoa bildumako liburuak) eta 50 ingelesez. 21 egunez har daitezke maileguan.