argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2010ko maiatzaren 12a

Joxantonio Ormazabal (Zegama, 1948) idazle eta editorea hilda aurkitu zuten iragan astean mendialdean. Hamabi urterekin Saturrarango seminarioan sartu zen Ormazabal, eta Donostiakoan gero. Zarauzko ikastolan eta Beasaingo Alkartasuna lizeoan aritu zen irakasle. Astoa ikusi nuen idatzi zuen. 1981ean Elkar argitaletxean hasi zen lanean Haur Literaturaren alorrean. Liburu asko idatzia (azkena, Ehun ipuin hitz gutxitan, duela gutxi aurkeztu zuen), gehiago itzulia eta are gehiago editatua. Joan zen udaberrian hartu zuen erretiroa editore lanetik.

 

Zein talde bizkaitarrak irabazi du Gaztea Maketa Lehiaketa, Aitzakiak izeneko kantarekin. 6.000 euroko saria eskuratzeaz gain, Bilboko BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango dute. Entzuleen saria Lorebeltz taldeak jaso du, Bide bat arrazoi bat abestiarekin.

 
 

Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ (marrazkilariak 2007-2009 artean Berria egunkarian plazaratutako 350 komiki tira bildu ditu De Rerum Natura 3 liburuan (Elkar), horietatik 32 koloretan.

 

Pedro Mari Otaño bertsolariaren Bertso guziak liburua digitalizatu eta interneten jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak (www.kmliburutegia.net)