Lurrak azpian hartu zain daude negua goxatzeko mandioa betetzen duten artaburuak eman dituzten arto-zuztarrak (Zea mays). Lorea, orria, alea, burua... Bazkatarako denak kendu eta gero zuztar soila ongarritarako ere txartxoa! Lehen ukuiluko azpitarako inaurkin gai ona zen, simaur ederra, gaur egun ordea zuzenean lurpera. Hor daude zain, elkarren gainean, mehe, xuxen, ia hutseraino hustutako kontzentrazio-esparruko eskeleto...