argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2010ko maiatzaren 12a

Maite Agirre antzerki zuzendari eta aktoreak Noticias de Gipuzkoan, Euskarazko Egile Onenaren Max saria jaso ostean: "Euskal Herrian ez dugu hainbestek idazten, eta Max sariek jartzen duten baldintza medio –antzezlana 30 bider eskaini behar da gutxienez– euskarazko obra kopurua mugatua da. Bizirauten gabiltzanok egiten dugu topo (...) Max saria aitorpen bat da, dudarik ez, eta konpainia bat poztu egiten da bere lana aintzat hartzen dela ikustean, baina egunean eguneko lanak eta taldeak dute garrantzia; horri esker egiten duzu aurrera".

 

Kaki Arkarazo musikariak Berrian: "Gazte jendeak izugarrizko kortozirkuitu informatiboa dauka. Txikitatik entzuten dute musika gehiegi. Guk lau gauza geneuzkan buruan, eta gure nortasunak zeukan eremu askoz ere zabalagoa zabaltzeko. Gazteek hainbeste gauza eta eragin posible daukate buruan, ez daukatela ezer esateko. Jotzen duten edozer gauzak zerbait gogorarazten die. Joan beharko lukete denek mendira eta 10 urtez egon ezer entzun gabe. (...) Internetek kristoren kaltea egin dio sormenari, nahiz eta kontrakoa dirudien. Paradoxa beldurgarria da"

.