Tortura ukatzen jarraitzeko!

Pako Sudupe
Pako SudupeDani Blanco
edabide gehienetan ukatu eta/edo ezkutatu egiten da. Jesus Egigurenek adierazi berri du esaten dietela torturarik ez dagoela eta kontsignak daudela edozein atxilotzen denean tortura salatzeko: egia-egia jakitea zaila izango da eta, beharbada, egon dira kasuren batzuk; baina, tira, orduan saiatu behar da epailearen bitartez justizia egiten.

Itsuturik ez gauden euskaldun guztiok dakigu eta hein nimiño batean bakarrik irudika dezakegu Joan Mari Torrealdaik eta gainerakoek zer jasan zuten –horiekin hala ariturik, akusazio larriagoak egozten dizkietenekin nola arituko ote dira?!–, eta zer jasan litekeen 120 ordutan inkomunikaturik polizien esku. Bi tiro hilgarri hartzea hobe, hortik pasatzea baino!

Egigurenek aitortzen du: kasuren batzuetan... orduan epaileak egin behar du justizia. Bermudez epaileak Egunkariakoan: “En la valoración de las declaraciones de los procesados tiene especial relevancia que las denuncias de estos sobre malos tratos y torturas sufridos durante la detención incomunicada –que fueron relatadas con detalle en la vista oral y antes ante el instructor y objeto de denuncia en los tribunales– son compatibles con lo expuesto en los informes médico forenses emitidos tras ser reconocidos en el centro de detención, si bien el Tribunal no puede llegar a conclusiones jurídico penalmente relevantes sobre el particular salvo constatar que no hubo un control judicial suficiente y eficiente de las condiciones de la incomunicación”.

Horretaz ari al da Egiguren? Hori Gasteizko Legebiltzarreko ordezkari politikoek eta Madrilekoek duten erantzukizuna –zenbat eta ordezkari gehiago orduan eta handiagoa– bi epelkeriarekin ezabatzea da. Egunkariari buruzko epai onaren ondorioak ezabatzeko abokatu eta gainerakoen atxiloketa etorri da, eta berriz ere torturak. Denek ez dituzte torturak salatu Acebesen asmakeriaren jarraitzaileek dioten bezala, jasan dituztenek bakarrik –Frantzian ez dute hitz egiten eta ez dute tratu txarrik salatzen–.

Sozialistek oraindik beste urrats bat aurrerago eman dute Ertzaintzaren izen ona aldeztearren, modurik ankerrenean; ikerketarik ez; guk hala diogu eta hala da: tortura salaketak ez ditugu ikertuko, eta salatzen dituenak berak frogatu beharko du torturatu dutela, eta gu saiatuko gara gure baliabide guztiekin zein onak garen erakusten. Agintekeria lotsagarriagorik!


Moralgabekeria politiko izugarri hau salatu gabe onartzea duintasun guztia galtzea da. Eskandalu bat da, eta hala hartua behar luke.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude