argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2010ko maiatzaren 04a

Susana Koska donostiarrak azken 30 urteotako mugimendu feministan oinarritutako Vindicación dokumentala egin du. Mugimenduaren arlo ezberdinetan ibilitako emakumeen testigantzak bildu ditu. “Mugimendu feminista izan da gizartea gehien aldatu duen gizarte mugimendua”, esan du zuzendariak, “20 urteotan lortutakoa ospatzeko modukoa dela uste dut, lortzeko asko geratzen bada ere”.

 

Irati Jimenez idazle mundakarraren Nora ez dakizun hori (Elkar) eleberriari eman diote 111 Akademiako kideek Beterriko Liburua aipamena. Jimenezen lanarekin batera, Aingeru Epaltzaren Izan bainintzen Nafarroako errege (Elkar) iritsi zen azken bozketa txandaraino.

 
 

Jorge Oteiza artistak egindako 25 obra bildu dituzte Gernikako Euskal Herria Museoan. 1942tik 1987ra bitartean egindako lanak dira, Gernika erreferente sinboliko gisa hartu dutenak. Jorge Oteizaren Gernika erakusketa uztailaren 25a arte izango da zabalik.

 

Montxo Armendariz zinemagile nafarra ‘Honoris Causa’ doktore izendatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP)