argia.eus
INPRIMATU
Bilbora ekarri dute Rubensen “Deidamiaren bahiketa”
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko maiatzaren 09a
Peter Paul Rubens (Siegen, Alemania, 1577 - Anberes, Belgika, 1640) margolari ezagunaren Deidamiaren bahiketa (1636) lana ikusgai izango da irailaren 5a arte Bilboko Arte Eder Museoan, “Gonbidatutako Obra” gisa. Horrez gain, koadroaren aurretik artistak egindako zirriborroa ere ekarri dute museora. Rubensek Felipe IV.aren enkarguz egin zuen artelan hori Madrileko bere egoitzan jartzeko eta Argos erregearen alaba Deidamia, Eurito zentauroak bahitzen duen momentua ilustratzen du.