argia.eus
INPRIMATU
Ahozko aldaerak mapetan
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko maiatzaren 06a
Euskaltzaindiak argitaratu berri du Euskararen Herri Hizkeren Atlasa. Atlasaren helburua da euskararen herriz herriko aldaerak mapetan jasotzea, eta horretarako, 145 herritako bizilagunei 2.857 galdera egin dizkiete lexikoaz, morfologiaz, sintaxiaz eta fonetika sintaktikoaz. 4.000 ordutik gorako grabazioak ditu Euskaltzaindiak. Materiala paperean, DVDan eta sarean dago.