Charles Pellegrino idazlearen The last train from Hiroshima saiakera best seller bihurtu zen urtarrilean argitaratu eta berehala. Bertan, Hiroshimako bonba atomikoaren eztandaren lekukoen testigantzak biltzen dira; besteak beste, Joseph Fuccorena. Fuccok, ustez, bonba jaurti zuen Enola Gay hegazkinarekin batera zihoan beste hegazkin bateko ingeniaria ordezkatu zuen. Baina berriki frogatu da Fucco ez zela Hiroshiman izan. Hala,Pellegrinoren liburuaren egiazkotasuna auzian jarri da eta James Cameron zuzendariak lana zinemara eramateko zeukan asmoa bertan behera utzi du.