Independentzia

Mikel Irizar
Mikel Irizar
Urtero bezala, bainuetxean eman dut pazko astea Katalunia aldean, gorputza beratzen eta burua freskatzen. Hidroterapiarekin tartekatuta, Avui egunkaria eta Imanol Murua Uriaren kronika Loiolakoaz izan ditut irakurgai iradokitzaileak. Eta etxera itzulitakoan artikulu honen eskaria nuen e-postan. Abagune primerakoa pentsatutakoa antolatzeko.

Katalunia. Hauteskundeen bezperatan dauden arren, giro etsia sumatu dut iritzi artikuluetan. Estatut kimatua Epaitegi Konstituzionaletik are kimatuagoa irtengo dela irentsita eta alderdi politikoek horren aurrean egin dezaketenarekin ez oso itxaropentsu. Eta hala ere, gero eta argiago aipatzen da ideia bat: “Espainian egoteko ahalegina egin dugu eta ez gaituzte duintasunez egoten utzi nahi; alde egiteko ordua iritsi da”.

Loiola (I). Liburu bikaina idatzi du Imanolek, eta lan bikaina egin zuten Loiolako negoziatzaileek. Harrituta gelditu naiz adostu zuten zirriborroaren kalitate politikoaz. Eta neurri berean izutu nau zirriborroa bere horretan onartu ez zutenen itsutasunak. Ziur nago gutxietsitakoaren erdiarekin oso pozik leudekeela gaur.
Edonola ere, Loiolako porrotak beste fase bat ireki du eta euskal mapa politikoa mugitzen ari da. EAEko agintean unionistak daude eta Katalunian bezala hemen ere independentziaz gero eta garbiago hitz egiten da.

Espainiaren gainbehera. Gürtel eta Pretoria kakaleku, Aznar eta Rouco lider, Belen Esteban eta Julian Muñoz idolo, Garzon eta Varela lehian, Zapatero eta Salgado krisiarekin itota... Aspaldian ez zuen Espainiak hain aurpegi kutre eta kasposorik erakutsi munduaren aurrean. Oso nazionalista behar du hortik harrotasuna ateratzeko.
Eta bai, krisi orokorrari aurre egiteko espainiar nazionalismoa sendotzea hartu  dute eginkizun, baina horrekin ari dira aldi berean besteon independentzia zaletasuna hauspotzen, gero eta zailago zaigulako Espainia horretan jarraitzea.

Independentzia? Irudipena daukat oso aberri zale ez garenak ere gero eta gehiago gaudela Espainiatik bereizteko prest. Honetarako Europa segurtasun sare moduko bat da, bakarrik geratzeko beldurrarentzat antidotoa. Uste dut euskal herritar asko eta asko sentituko ginatekeela eroso Europarekin harreman zuzenean, Espainia atzean utzita. Bitxia da nolako pozez saltzen duen Idoia Mendia bozemaileak euskal emaitza ekonomikoak espainolak baino askoz hobeak direneko informazioa.

Asimilazioa. Baina kontuz kanpaibueltekin. Paradoxa dirudi, baina arrazionalki independentziaren aukera indartu bada, eguneroko bizimoduan gero eta asimilatuago gaude kultura nagusietara. Espainia eta Frantzia hartzen ditugu ia guztirako erreferentzia, pentsamolde autonomoa garatzeko lanari uko eginda. Eta bitartean badaude akats larriak: transmisioan etenak, diskurtsoan hankasartzeak, jarreretan okerrak, antolaketan hutsuneak... Lortu dugu askorentzat ez izatea bat ere erakargarri euskaraz egitea edo euskal herritar agertzea.

Loiola (II). Haatik, badago itxaropenerako motiborik. Loiolan posible izan zenak erakusten du bidea. Ez dut uste prozesua berriro errepikatuko denik, beste bat izango da gertakarien hurrenkera. Baina Batasuna ohian gertatu den lurrikarak bere ondorio guztiak izaten baditu, aukera izango da gure akatsak zuzentzeko eta unionistenak baliatzeko independentziara bidean. Eta bide luze horretan hauteskundeak garrantzitsuak dira, baina aurkariari gaina hartzeko lan asko eta ona egin behar da. Egunero eta nonahi.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude