argia.eus
INPRIMATU
“Gipuzkoa euskararekin bat” Realaren elastikoan
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko maiatzaren 02a
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,2 milioi euroko diru-laguntza hitzartu du Reala futbol taldearekin. 2010-2011 denboraldirako egin dute hitzarmena eta elastikoaren aurrealdean jokalariek eramango duten leloa hauxe izango da: “Gipuzkoa euskararekin bat”. Uztailaren 1etik aurrera hasiko dira elastikoen bidez lelo hori barreiatzen.