argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko maiatzaren 02a

Garbiñe Mendizabal EAJko legebiltzarkideak Noticias de Gipuzkoan esanak: "PSE eta PP, egungo Eusko Jaurlaritzaren sozio nagusia, ekimenak sustatzen ari dira hezkuntza sisteman eta EITBn euskarak izan behar duen presentziaz dagoen kontsentsu soziala higatzeko. Fikzio bat sortu nahi dute: horren arabera, gizarte erabat elebidunean bizi gara, eta ondorioz, euskararen sustapenerako politikek indarra eta dinamismoa galtzen joan behar dute. Azken batean, hizkuntza politika iraganeko herentzia deserosoa litzateke, eta gutxika-gutxika desagertzen joan beharko luke".

Rufino Iraolak bere blogean esanak: "Beraz politikoen elukubrazio burutsuen gainetik, ikastola eta euskaltegien lan eskergaz aparte eta erabilpen-planekin batera, hasi beharrean gaude ‘euskararen eremu autonomoaz’ hitz egiten, bestela iraupenean sinesteak ez du zentzurik. Nik espero dut, oraindik ere, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean euskaldun gehiago izatea, baina ez dut espero eremu horietan inoiz gizarte euskaldunik".