argia.eus
INPRIMATU
Patxi Baztarrikak ‘Babeli gorazarre’
  • Patxi Baztarrika ::Babeli gorazarre

    Alberdania

    orrialdeak ::423

    prezioa ::21

2010ko maiatzaren 02a
“Auzi honen gakoa, finean, Babel madarikaziotzat hartu ordez bedeinkaziotzat hartzea da, hizkuntza aniztasuna baita gizakioi elkarren artean ulertzeko bidea ematen diguna” irakurtzen da Patxi Baztarrikaren Babeli gorazarre saiakeraren kontrazalean. Hizkuntza politikari buruzko liburu mardula osatu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuorde ohiak. Bertan, hizkuntza aniztasuna arazo lokala barik, globala dela defendatzen du, baita Europako hizkuntzen pluraltasuna, estatu bakoitzaren afera baino, Europarena berarena dela. Alberdaniak gaztelaniaz ere argitaratu du liburua, Babel o barbarie izenburuarekin –Rosa Luxenburg-en esaldi famatu hari keinu egin nahian, agian–.