Apustua

Koldo Aldalur
Koldo Aldalur
Ezin dut ukatu. Azken hogeitaka urte hauetan herri kirolen inguruan astakeria ikaragarriak ikusi ditut. Ikusi dut kirolaria bromhexina, Bisolvon hain zuzen ere, poto osoa trago bakar batean hartzen txapelketako finalerako hiru egun faltan katarro alu hark irabazle izateko aukera ken ez ziezaion. Edo inbututik idiei zentraminak eta patarra sartzen plazara atera aurretik, aurrekoen markak tapatzeak hori eta gehiago merezi duelakoan.

Baina orokorrean, behar adina akaso ez, herri kiroletan dabilen kirolariaren bere gorputzarekiko kontzientzia asko aldatu dela esan beharra dago. Dagoeneko ez da harrigarria berriketan hasita pultsometroak, esfortzu probak, analitikoak eta abar ateratzea. Belaunaldi berriak ideia eta ikuspegi berriak ekarri ditu nahiz eta oraindik baden Darwini arrazoia kendu nahi dion hainbat astapotro.

Normala denez, alderik handiena lehengoen eta oraingoen artean dago. Baba handiak eta txuletak lekua utzi diote karbono hidrato eta abarrei, asko entrenatzeak ondo entrenatzeari tokia utzi dion bezala. Kirolarien osasun kontrola ohiko bihurtzen ari da herri kiroletan ere, oraindik ezusteko tamalgarriak gertatzen diren arren.

Lehengoetan berriztatzaileena zen Jose Mari Mendizabal. Diote –eta “diote” diot ni neu bertan izan ez nintzelako–, 1983an Miel Mindegiaren aurkako apustu erraldoi hura egin zuenean edan zuen ura hotzagoa zegoela proba hasieran eta epelagoa probak aurrera egin ahala, gorputzaren beroak eta ur hotzak elkarren aurka talka egin ez zezaten kirolariaren egoera fisikoa kaltetuz.

Azkena bere etxean Jose Mari Olasagastiren aurkako apustua baino zortzi-hamar bat egun  lehenago izan nintzen. Kontatu zidan plazan egin beharreko lana –zutik jarritako lau kanako erdibitzea– etxean  egin  berri zuela, Astorki sendagilearen aholkupean kardio-entzefalograma eta esfortzu probak egin zituela eta primeran zebilela gainditu zuelako erorketa baten ondorioz izan zuen belauneko lesioa. Elkarri agur esan aurretik prestakuntzari buruz aritu ginen lagunarte ederrean eta neure aurrean gogoratu zion Juanita emazteari, artean astebete luze falta bazen ere, etxeko erloju guztietan ordua aldatu behar zutela apustu bezperan aldaketa ofizialaren zain egoteke gorputza ohitzea komeni zelako. Lehiaketaren estresa da, gainontzeko kirolari denek bezala, kontrolatzerik ez zuen bakarra. Halakoxea zen.

Nik galbahea pasatu nahi diot gero plazan gertatuari. Derrigorrezkoa deritzot gertatu denari begietara begiratzeko. Zirrikituetan behera joan daitezela zalantzak eta oroitzapen tristeak. Gera daitezela gainaldean kirolari eta pertsona on baten hitzak eta ekintzak.

Galbahearen pisuari heltzea ez da lan erraza izango.

ASTEKARIA
2010ko maiatzaren 02a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude