Telefonoaren doinura

Eskuko telefonoak edozertarako balio du. Argazki kamera da, bideoa, gpsa, irratia, jokoa, ordularia, mp3a, egutegia.. eta batzuetan telefonoa ere bai. Gure etxepean gazte dezente biltzen da arratsaldetan. Jeniffer, Izaro eta Ainhoa aparte jartzen dira, segapotoan musika ipini eta dantzan aritzen dira. Beyonce edo Britney Spearsen bideoak ikusten dituzte eta koreografiak imitatuz ikasi eta dantzatzen dituzte. Gure kaletik hurbil Abontza deitzen dioten etxe-ingurua dago. Eibarko eremu berde handiena dago bertan. Abontzako etxepeetan elkartzen dira Aner, Pedro Alfonso eta Yerai. Hip-hop doinuak ateratzen dira Anerren telefonotik eta break-dancean trebatzen aritzen dira.

Britainia Handian ia bost milioi lagunek egiten du dantza. Futbolaren ondoren jende gehien erakartzen duen aktibitate fisikoa da. Dantza-klasikoa, garaikidea, aretoko-dantza, bio-dantza, break-dancea, sabel-dantza... Aukera-sorta zabal guzti hori, ia berbera da munduan barrena. Abontzan hip-hopa egiten duenaren lengoaia bera darabil Brixtonen edo Magentan dantzatzen duenak.

Ahozko lengoaia, euskara, normalizatzeko kalera atera eta testuinguru guztietan erabiltzearen garrantziaz ohartuta gaude. Gure lengoaia koreografikoa ere, euskal dantza, gutxitasun egoeran dago. Euskara bera baino baldintza okerragoetan dagoela esango nuke gainera, ez baitu haren errekonozimendurik, ez zaio aitortzen balio handirik eta gainera ez dago dantza egoera diglosikoan egon daitekeenaren kontzientziarik. Euskal Kultura zer den eta zer ez den definitzen denean hizkuntza, euskara, izaten da irizpide sendoena. Hitzezko komunikazioa erabiltzen ez duten lengoaiak definizio horretan bigarren mailan, itzalean geratzen dira. Dantza euskal kulturaren osagai dela ez da zalantzan jartzen, baina ez da lehentasunen zerrendan ageri.

Herri batzuetan hasi dira batzuk radiokassete handia kalean jarri eta euskal dantzak egiten. Donostian, Bulebarrean ikusi ditugu orain gutxi. Gure etxepean oraingoz Beyoncerekin jarraitzen dute. Abontzako eremu berdea berreskuratu eta telefonoaren doinura Jeniffer, Izaro eta Aner mutxikoak dantzatzen hasten ez diren bitartean etorkizun beltza izango du euskal dantzak. Euskararen egoera arduraz bizi dugu, zer esanik ez zenbaitek museora kondenatu nahi duela antzematen dugunean. Dantzarekin ez dugu kezka hori, museoetan ere ez baitago tokirik beretzat.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude