argia.eus
INPRIMATU
Newtonen sagarra Interneten
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko apirilaren 22a
Ezkerrean, Isaac Newton bera. Eskuman, Wiliam Stukeley-ren Life of Newton lanaren eskuizkribua Royal Societyren webgunean kontsulta daiteke.

Grabitatearen teoria garatzeko inspirazioa zuhaitzetik jauzi zen sagar batek eman omen zion Isaac Newtoni. Istorio ezagun hori William Stukeley-k jaso zuen lehenengoz Life of Newton lanean, eta orain, aurten 350 urte betetzen dituen Royal Society britainiarraren webgunean lan horren eskuizkribua jarri dute kontsultagai. Isaac Newton bera zientzia sustatzeko elkarteko kide izendatu zuten 1671. urtean, eta Royal Societyko presidente izan zen 1703tik 1727an hil zen arte. Kargua hartu zuenerako argitaratua zuen Grabitazio Unibertsalaren Legea.