argia.eus
INPRIMATU
2008ko liburugintzari errepasoa 'Jakin'-en
  • Batzuen artean::Jakin 176

    Jakin

    Orrialdeak::108

    Prezioa ::12.20€

2011ko urriaren 05a
Jakin 176
Jakin 176
Jakin aldizkariaren 176. zenbakiak 2008ko euskal liburugintza du gai nagusi. Joan Mari Torrealdaik urtero egin ohi du errepaso hori, berak artikuluaren hasieran aipatzen duen legez, duela 32 urtetik. 2008an argitaratu ziren liburuen azterketa sakon eta zorrotza eskaini du oraingoan ere, hainbat infogramaren bidez jantzia. Horrekin batera, Koldo Gorostiagak eta Elena Belokik artikulua plazaratu dute, euskal gatazkan Europar Batasunak eskain ditzakeen aukerei buruz. Egunen gurpilean sailean berriz, Haizea Barcenillak, Iñaki Irazabalbeitiak, Goizalde Landabasok, Lionel Jolyk eta Josu Larrinagak idatzi dute.