argia.eus
INPRIMATU
Euskararen Jatorriaren V. Biltzarra
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko apirilaren 21
Maiatzaren 15ean Bizkaiko Arteaga herrian egingo dute bosgarren biltzarra. Aurten toponimia hartuko dute gaitzat. Luis Mari Mujika arituko da Araba, Errioxa eta Burgosko euskal toponimiaz  eta Bienvenido Mascarayk iberiera hizkuntzaren interpretazioaz hitz egingo du. Arratsaldean Santimamiñe kobetara egingo dute bisita eta ondoren mahai-ingurua egingo dute Josu Naberan, Felix Zubiaga, Luis Mari Mujika eta Bienvenido Mascarayk.