Estiloetatik harago, musikak bat eginda

  • Batzuen artean : Bi herri, irrintzi bat.

    Musikherria

    Iraupena : 59´30´´

    Prezioa : 5€

Bi herri, irrintzi bat
Bi herri, irrintzi batBi herri, irrintzi bat
Badakigu Musikherria ez dela diskoetxe bat, elkarlanean herri mugimendutik musika taldeak eta beste hainbat helburu bultzatzen dituen plataforma baizik. Asko dira honezkero kaleratu dituzten lanak, eta horien artean badira bilduma bereziak ere; honakoa kasu. Euskal Herriko eta Saharako musikariak eta kantak aurki ditzakegu hemen, Sahararen alde egiteko. Desertutik, El Mufid, Hababa eta Shwitaren doinuak datozkigu, hango folka gaurkotuz. Eta gure artetik, eskaintza oso zabala: Norte Apache, 121 Krew eta Mix6t-ren hip-hopa; kutsu latinoa nahasten duten Kasu!; hardcore melodiko pisutsua lantzen duen Zein da Zein?; raggamuffina eta Jamaika gogora ekarri dizkigun Garagardo Gura; SKT Sekuentzia klasifikagaitzak, rock gogorra goxatzen duen Siroka; Odolaz Blai talde thrashcorea eta beste.

http://musikherria.org/
Gorka - Musikherriako kidea
'Saharan musika jasotzeko zailtasunak dituzte; horrek eragina du musikaren garapenean'

Nolatan bururatu zitzaizuen halako bilduma egitea? Nolakoa izan da prozesua?


Felipe Kortajarena Musikherriako kideak Saharara hainbat alditan jo du eta hango musikari batzuk ezagutu zituen. Euskal Herriko eta Saharako kanten bilduma egitea bururatu eta Musikherriako taldeei parte hartzeko gonbidapena egin zigun; eta horietako batzuk lanean jarri ginen. Azkenean bilduma anitza eta dotorea gelditu dela uste dugu.

Saharako hainbat musikarik esku hartu dute; han dituzten zailtasunak kontuan hartuta, erraza izan da?


Zeresan handia izan du Gasteizen bizi izandako Hababa musikariak. Hainbat kanta pasa dizkigu, baita berak ezagutzen dituen beste musikari batzuek ere. Han badira musika taldeak eta gero eta estilo anitzagoak lantzeaz gain, musika instrumentu gehiago erabiltzen dituzte, baina nabaria da kanpoko musika jasotzeko eta entzuteko zailtasun handiak dituztela. Eta horrek eragina du musikaren garapenean.

Bilduma hau zuen aspaldiko helburu baten barruan kokatzen da…


Bai, beste disko askoz gain, bost bat bilduma kaleratu ditugu: AHTren kontra, ikasle abertzaleen alde… Musikherria herri mugimendua da eta borroka konkretu batzuei laguntzen ahalegintzen gara. Hala, disko hau Sahararen aldeko elkarteen esku jarri dugu, jasotako diru guztia herrialde horri laguntzeko.

Diskoan ageri diren kantak espresuki bildumarako eginak daude?


Denetatik dago. Bilduma osatzen duten 20 piezetatik hamar bat berriak dira, eta gainontzekoak aurretik idatziak eta grabatuak. Gehienak Sahararen ingurukoak badira ere, bada gosearen, Afrikaren edo bestelako gai paraleloen gaineko abestirik ere.

Kasu batzuetan musikari euskaldunak eta sahararrak kanta berean batzea lortu duzue…


Bai, 121 Krew taldera Euskal Herrian bizi den Zhoeir arabiarra batu da; eta Mix6t taldeko bi kide ere arabiar jatorrikoak dira. n

ASTEKARIA
2010ko apirilaren 25a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal hip hopa
20 urteko berantari aurrea hartuz

Aurkezpena baino bi ordu lehenago heldu da lan talde jendetsua dena muntatzera. “Baina, aber, tipo bat da rapeatzen eta DJ bat bere atzean-edo eta listo, ez? Zer muntatu behar dute hemen ba?” pentsatu du nire garun batzuetan erabat osatu gabeak. “Amets, ixo... [+]


Uxue Iturrate, 'Ningra'
"Rapa euskaraz egitea euskara kalera itzultzea da"

Ningra da bere izen artistikoa. Raplaria da eta atera berri du Hazia bere lehen bideoklipa, Enbor taldearen eskutik. Kontzerturen batean ikusten baduzue, mundua bide onetik doan seinale.


Ekaitz is in da house

Arratsaldeko 19:00ak besterik ez dira, baina iluntasuna kaleetan zehar sartu da. Urtarrileko gau hotzen berotasun aterpe bilakatu da Gasteizko Gaztetxea. Foku gorriak piztu eta oholtza ketu da, barra inguruak garagardo botilatxoz bete diren heinean. Hip-hop kulturan murgildu,... [+]


2019-09-29 | Kepa Matxain
Arrano Pertxa eta Lengu Iluna Hip-hoparekin tirokatuz
"Fuck aberria, gora euskara"

Gangsterrak, drogak eta mafiak eguneroko kontua dira Arrano Pertxaren eta Lengu Ilunaren unibertsoan. “Zipaio” hitza existitzen ez den Euskal Herri independentetik ari dira abesten: “Kostaldeko nafarrak halakoak gara, jokozale drogazale beti kriminalak”... [+]


Eguneraketa berriak daude