Bart arratsean, itsas labar gaineko pasieran, sasi-akazia, Robinia pseudoacacia, hosto puntta berrien arteko babesean, loreen muskilak luzatzen hasi dela ikusi dut. Sasi-akaziaren loraldia eromena da. Sudurra gortzerainoko usain gozoa eta begiak itsutzen dituen larutasuna. Antxoek ere igartzen diote, nonbait, eta pozez erotu. Geure kostan behinik behin antxoa onenak sasi-akazia loretan denean, ez dio alferrik esaerak “Arkazia lore, antxua urre”. Adi datozen aste hauetakoen xamurrari. Baldin eta baldin bada...