Animabasauri-Animabasque nazioarteko animazio zinema jaialdiaren 6. edizioa hilaren 23tik 30era egingo dute. Erresuma Batua izango da aurtengo herrialde gonbidatua eta atzera begirako bi ziklo eskainiko dituzte: Maite Ruiz de Austri gasteiztarrari eskainitakoa eta Claudio Biern Boyd katalanaren obrei buruzkoa. Guztira hamar film lehiatuko dira (In the Attic, The Watercolor eta Winnetoons, besteak beste) eta erakusketak, haurrentzako emanaldiak eta animazio eskolen lanei eskainitako sailak izango dira.