Memo taldeko kideek Entzun.com-en esana: "Guk nahiago dugu etiketez paso egitea. Momentu jakin batean lagungarri suerta daitezke gerturatze bat egiteko, baina galbahea ere bihur daiteke. Aukerarik onena entzutea da eta gero, jakinaren gainean, juzgatzea. (...) Guretzat, punka ez da musika bakarrik. Punka ostia txarra da, inkonformismoa, ezarritako boterea zalantzan jartzea. Halaxe jaio zen eta hori da iraun behar duen punka, gainontzekoa moda da eta, ondorioz, negozioa".