argia.eus
INPRIMATU
Nortasun agiria
Miel Anjel Elustondo 2013ko maiatzaren 07a
Marikita Tambourin (Baigorri, 1946). Irakasle izana da 1970ean hasi eta 2007an erretiroa hartu arte. Donibane-Lohizuneko eta Baigorriko ikastoletan eta Donibane-Garazin –hezkuntza nazionalean– jardun zuen lanean. Irakasle ez ezik, idazle da. Beti idatzi izan du, eta Maiatz aldizkarian agertu zituen lehenbiziko poemak 1982an, Mari Ameztoi ezizenez, ahalkez. Literatur lanak ditu Kania, Abu ala Ali, Singapurreko gutunak eta iazko abenduko Iraun, Michel Irigoyenen irudiek laguntzen dutena. Etnologia ikasketak eginik, hainbat azterlan burutu ditu, eta besteak beste, Euskal deituren kronikak liburua. Kolaborazio franko eginak ditu euskal irratietan eta Herria aldizkarian.