argia.eus
INPRIMATU
AZKEN HITZA: Iraun
Miel Anjel Elustondo 2010ko apirilaren 18a
“Iduri du gozo dela deus ez egitea eta gorena dela erretiroa. Ohean egon alferkerian, egunkariak eta liburuak irakurri, tea hartu (bixkotxekin!), telebista ikusi, hitz batzuk idatzi karnetean, argazkiak sailkatu ordenagailuan, luzaz apaindu ateratzeko, hitzaldi edo inaugurazio batera joan, baita jatetxera edo zinemara, nahikerian egon kafe bateko terrazan turisten joan-jinari begira, lagunekin topo egin, irratia entzun gauaz, baratzeko liliak loratzen eta zimeltzen ikusi, urtxintxa bat behatu hurritz handian, sagarrondo zozoak eta etxe barneko muskerrak ehizatu. Zuhurtziaren eta onarpenaren aroan sartua ote naiz? Pentsamendurik gabe bizi, gehiegikeriarik gabe, arrakastarik gabe (beste sexuaren baitan!) heriotza arte. Bizi ordez, iraun, zer da: zoriona ala lazdura?”.

(Iraun liburuaren azken testua, frantsesez jatorriz)