Eusko Ikaskuntzak Interneten jarri du kontsultagai Auñamendi Eusko Entziklopedia (
www.euskomedia.org/aunamendi), “Euskal Herriko tradizio, gaurkotasun eta geroaren arteko zubi-lana betetzea helburu duen egitasmoa”. Bernardo Estornes Lasaren
Auñamendi entziklopedia du oinarri, eta dozena bat ataletan –antropologia, zinema, musika, historia, artea...– banatutako milaka dokumentu bildu ditu.