Euskaltzaindiak zintzilikatu du
Lexikoaren Behatokia bere webgunean. Behatokiaren helburua da ikerketarako eta kontsultarako testu corpusa prestatzea. Corpusa osatzeko hainbat komunikabiderekin egin ditu hitzarmenak: Argia,
Berria, EITB eta
Deiarekin. Hedabide horietako testuak erabiliko ditu Euskaltzaindiak, batetik, corpusa osatzeko, eta bestetik, hedabideok Euskaltzaindiaren arauak nola barneratzen dituzten ikusteko. Hiztegi Batu Oinarriduna ere jarri du sarean.