Nafarroako Gobernuak duela astebete inauguratu zuen Lizarrako Karlismoaren Museoa. Eraikinak 1830etik 1939 arteko karlismoaren historia biltzen du eta horretarako, besteak beste, Euskal Herriko Alderdi Karlistak (EKA) material ugari –aurretik Eusko Jaurlaritzak zaharberritutako 200 pieza inguru– utzi dio Nafarroako Gobernuari. Museoak, ordea, ez du jasotzen 1939tik aurrerako karlismoaren historiarik, hala nola, frankismoarekin izan zituzten tirabirak edota 1976ko Jurramendiko gertaera lazgarriak.