Erramun Amundarainek, Iñaki Gonzalez Garaik eta Alizia Stürtzek osatu dute Historiaurrea urratsez urrats liburua. Gaiak argitaletxearen bidez publikatu den lan honek gure aspaldiko arbasoen nondik norakoak azaltzen ditu: nola bizi ziren izotzaldietan, zer ehizatzen eta jaten zuten, nola asmatu zuten sua egiten, nolako lanabesak erabiltzen zituzten... Baina bestelako kontuak ere badakartza liburuak. Hizkuntzaren sorrera, kasurako. Pertsonek aurreneko hitzak noiz esan zituzten? Eztabaida ugari sortu izan duen gaia da, eta liburuak egon diren hipotesiak azaltzen ditu. Baita beste eztabaidagai batzuei buruzkoak: haitzuloetako artea, adibidez.