Horiz pintatzen ditu udaberriak putzuen ezpainak. Pinudietako gurdi-bideetakoak, batik bat. Udaberriko lehen beroekin irekitzen ditu loreak pinuak eta haiek polena askatzen dute. Polen horrek lore arretik emerako bidea egin behar du. Airea polenez asebetetzen da, lagun batzuen arnasa okitzeraino gogaituz. Gaueko ihintzak edo euri pittin batek polen hori lurrera jausten du, ura ibili den mugetan arrasto hori politak margotuz.