argia.eus
INPRIMATU
Eskualduna: Etorkiz bat izanik ere
Miel Anjel Elustondo 2013ko maiatzaren 07a
“Nere burua nor nahi bezen eskualdun daukatalarik, ene hitzean nago: berech izaiteko eztela aski erraitea: ‘Espainia bat da, Eskual herria bertze bat’. Bainan hola zaiotenek hola erran bezate berentzat. Guk eskualdun frantsesek eztugu Frantziatik berechtea galdatzen: are gutiago erraiten ja bi direla Frantzia eta gure Eskual-herri hau?

Zer onik ginuke ere hortarik igurikitzeko? Erresuma ttipiak handiek ahamen batez janak ez dituguia ikusten? Horra zer zaion gerthatu azkenik hor Belgikari, handiago izan balitz gerthatuko ez zitzaiona.

Handitasunak eztu zuzena egiten, ba ordean, beharrez, laguntzen, azkartzen.

Ttipiturik, ederrak ginitazke, bi auzo handi, bata bertzea bezen gosen erdian, bietarik gu bereziak!

Otsoen hazkurri dire bildotsak;... chitoak miruen.

[...] Noizpeiko aspaldiko ethorkiz bat izanik ere, demborak berezi bagitu erresumaz: bi zathitan ezarri bagitu bi populu auzori eratchikiak, bien ararteko edo lokarri izaitea gu hiruen onetan ez litakea?

Gure ustez ba, elgarrekin bizi gaichtoan bizitzea baino hobe.

Ezkontzaz berechten zira, lehen auzo geldituz, burhaso eta haurridetarik,... ahultzen direa sor-etchearekilako lokarriak, ala luzatuz, hedatuz, azkartzen?

– Ezta bardin.

– Ez osoki: bainan hein batez, adichkidea, eza?”.

(Eskualduna, “Alemanaren adiskidantza”; 1914ko urriaren 23ko alean).