argia.eus
INPRIMATU
Ebakuntza-geletarako arropa bereziak
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko martxoaren 31
Zirujauek, ebakuntzak egiteko unean, argi bizia izaten dute inguruan, eta hotza baino izerdia egiten dutela esan daiteke. Baina hori ez zaie gertatzen ebakuntza-geletan dauden laguntzaileei, are gehiago, normalki gel horietako tenperatura hotza izaten da eta zirujauen laguntzaileek hotza jasan behar izaten dute, askotan ordu luzez. Albertako Unibertsitateko (Kanada) Ospitaleko Barry Finegan irakaslea kezkatuta zegoen horrekin, eta arropa hobetzeko proiektua abian jarri zuen. Une honetan, amaitzear dago proiektua: txaketa berezia diseinatu dute, eta hainbat proba egiten ari dira harekin.