Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Euskara diputatuak Berrian esanak: "Ezinbestekoa da lidergoarena ere. Klusterrarekin daukagu Eralan programa, horretarako. Foru Aldundian hiru lan taldetan ari gara lanean, sindikatuak, teknikariak eta politikariak, eta apirilerako konpromiso batzuk adieraziko ditugu. Eta ezin dugu ahaztu masa kritiko bat behar dela euskaraz hitz egin ahal izateko. Euskarak horren presentzia nabarmena ez duen eremuetan sortzen ari gara eremu txikiagoak, euskararekin identifikatuko direnak, arnasguneak. (...) Esan behar dut Jaurlaritzarekin geldialdi nabarmen batean gaudela. Ez dago lehen genituen bezalako bilkurak, ez dago lehen geneukan koordinazio agenda... Nahiko geldi ikusten dugu Jaurlaritza, eta hari dagokio gidari izatea".
Lourdes Oñederrak Deian esanak: "Euskararen garairik onenak, jendearen militantziaren aldetik, joan zaizkio eta bide berriak bilatu behar direla uste dut. Hala ere, hizkuntza inoiz baino hobeto dago, Euskal Autonomia Erkidegoan behintzat, inoiz ez ditu izan orain dituen baldintzak".