argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2010ko martxoaren 30

Pio Ortiz de Pinedo Eskena elkarteko lehendakariaren jakinarazpena, Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren karietara: "Denbora gehiegi eman dugu gure zilborrari begira eta publikoari –egiten dugun lanaren hartzaile nagusiari– jaramonik egin gabe. Arte eszenikoen biziraupenerako eredu berria sortzeko gai ez bagara, lehenago edo beranduago, eskuetatik ihes egingo digu publikoak. Artea eta obren kalitatea leihatilako interesen gainetik babestuko dituen eredua; sormenaren, produkzioaren, komunikazioaren eta ikuskizunaren begiradak bilduko dituen eredua; ezinbestekoa den eta oraindik bizirik dagoen artearekin gizartea, oro har, harrapatzeko gai izango den eredua".

 

Loli Astoreka aktoreak Bizkaie! webgunean: "Tristurea emoten deust euskal antzerkiak ze lan-baldintza eskasakaz jarraitzen dauen ikusteak. Nik bizitza osoa emon dot lanean eta orain, nire edadeagaz, jubilazinoan pentsetan hasi naz eta ikusten dot ez dagoala modurik, kotizazino urte asko falta jatazala erretiro minimo bat jasoteko eta ez dakit zelan lortuko dodan. Eta hori oso gogorra da (...) Azkenean, bardin jat zineman lan egin, telebistan edo antzerkian. Egia esan, ofizioa gustetan jat. (...) Lana amaitzen danean, beste zeozer itxaroten zagozanean, lasaitzen ikasi behar dozu. Ansiedade asko emoten dau lanaren zain egoteak, oso gogorra izan behar zara behea ez joteko".