argia.eus
INPRIMATU
Transmisioa, gainbehera bizian
Unai Brea @unaibrea2 2010ko martxoaren 28a
Galiziako azken mapa soziolinguistikoa egin zutenean, 2004an, galegoa biztanleen %20aren ama hizkuntza zen. 1992an, %60arena. Datua ezin da bere horretan interpretatu, 2004ko mapa egin zutenean ez baitzituzten kontuan hartu 54 urtetik gorakoak. Baina hain zuzen horregatik, %40ko aldeak ongi adierazten du belaunaldi gazteengan galizierak duen atzerakada. Transmisioaren etena Espainiako Estatuko gainerako hizkuntza gutxituena baino askoz larriagoa da, Carlos Callónen berbetan. “Landa-eremuan galera ez da hain azkarra, baina hirietan hizkuntza amildegian behera doa”.

Erabileraren bilakabidea ez da askoz hobea. 2004an, %39k erabiltzen zuen galiziera nagusiki ohiko jardunean. 1992an %61ekoa zen portzentaje hori. Kontuan eduki behar da ia Galiziako biztanle guztiek ulertzen dutela galegoa eta, ama hizkuntza ez izan arren, portzentaje handi bat dela hitz egiteko gai: hamarretik bederatzi, datu ofizialen arabera. Dezente gutxiago, Callónen ustez. Asko betiere.