argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko martxoaren 24a

Iñigo Fernandezek Euskara eta Publizitatea blogean esanak: "Gizarte mugimendu asko aktibismoa beharrean, ‘artibismoa’ hasi dira egiten. Hau da, artegintza hasi dira aplikatzen aktibismo sozialerako. 


Aldarrikapen eta salaketa modu berri eta irudimentsuagoak ari dira egiten. Jendearen arreta bereganatzeko, hedabideetan oihartzuna lortzeko eta, azken batean, gizartean eragiteko. 


Aktibista izatea arrazionala, errutinazkoa, aspergarria izan daiteke, eta jende askori ez zaizkio gustatzen aktibismo modu tradizionalak. ‘Artibismoak’, aldiz, dibertimendua dakar, umorea, plazerra, bizipoza. 


Munduak daraman martxa petralak eragindako haserrea bideratzeko modu berriak dira, umoretsuagoak, lasaiagoak. Ekintza eta agerraldi zinez bitxiak asko. Jendearengana benetan iristeko gaitasuna dutenak. Pentsarazi egiten dutenak. Jende gehiegi mobilizatu gabe, oihartzuna eta eragina lortu ditzaketenak. 


Horregatik, nahi nuke bai, artibismoa, artekintza edo sormen pixkat behintzat euskara sustatzeko ahaleginetan…".

Jon Irazusta, EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordeak Aldaketa hamasein esanak: "Berez, Boloniako prozesuak ez du zerikusirik euskararekin, baina egin behar diren aldaketa horiek aprobetxatu egingo ditugu euskarazko eskaintza hobetu ahal izateko, erraztasun gehiago izango ditugu".