argia.eus
INPRIMATU
Moto-gidarien entzumenari kalte egin diezaieke kaskoak
Unai Brea @unaibrea2 2010ko martxoaren 16a
Istripua izatekotan kolpeaz babestu bai, baina ordainetan zer kalte eragin dezake moto-gidarien kaskoak? Hori ari dira aztertzen Britainia Handiko unibertsitate batean. Diotenez, 110 km/h abiaduran joanda kasko barruan sortzen den zarata, lantokietan onartzen den gehienezko zarata baino ozenagoa da. Eta entzumenean kalte larriak eragiteko nahikoa.
- http://ttiki.com/11175 (Gaztelaniaz)