argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2010ko martxoaren 16a

Maite eta Mikel Gurrutxaga neba-arrebek irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko aurtengo Etxepare saria, Alex nire munstro lagun on-ona lanarekin. Liburua Pamielak argitaratuko du euskaraz, eta Factoria K de Libros argitaletxeak gaztelaniaz eta galizieraz.

 

Peter Friedl artista austriarrak hainbat obra bildu ditu Bilboko Rekalde aretoan. Ekarri dituen argazki, bideo muntaia eta filmen artean Bilbao Song izeneko pelikulak eman du zeresan handiena, besteak beste Julen Madariaga ETAren sortzaileak eta Pirritx eta Porrotx pailazoek parte hartu izana kritikatu dutelako batzuek. Euskal pintoreen zenbait margolanetatik abiatuta, Euskal Herriko historia eta kulturari buruzko bost minutuko bideoa osatu du Friedlek. Aktore profesionalez gain, egileak bere ustez Euskal Herriko pertsonaia esanguratsuak direnak aukeratu ditu. Ekainaren 6ra arte izango da ikusgai erakusketa.