Euskal Preso Politikoen ikasteko eskubidearen alde unibertsitatean orain arte burututako eta aurrerantzean egingo diren ekimenei buruzko webgunea jarri dute martxan:
www.ikastekoeskubidea.info. ELA, LAB, EILAS, Ikasle Abertzaleak eta Euskal Herriak Bere Eskola sindikatu eta taldeek bat egin dute preso politikoen ikasteko eskubidearen aldeko ekimenarekin. Albisteak, agenda, bideoak eta abar bilduko dituzte webgune berrian.