argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko ekonomiaren historiaz
  • Anton Borja ::Euskal Herriko ekonomiaren historia

    Gaiak

    orrialdeak ::255

    prezioa ::22€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko martxoaren 21
Anton Borjak Gaiak argitaletxearekin plazaratu du Euskal Herriko ekonomiaren historia liburua. Historiaurrean hasi eta gaur egun arterainoko errepasoa eskaini du Borjak, hainbat faktore aztertuz: nekazaritza, industria, merkataritza, demografia, gizarte-dinamika, sistema politikoak... Ezaugarri horien argitara analisi sakona egiten du lanak gure herriaren historiako unerik gatazkatsuenean. Erromatarren etorrera, hiribilduen sorrera, klase feudalak, foru-sistema, erregimen zaharraren krisia, Karlistadak edota industrializazioa ikuspegi ekonomikotik landuta aurkituko ditu irakurleak azal gogorreko edizioan aurkeztutako lan sakon honetan.