argia.eus
INPRIMATU
Muga ezabatu
Miel Anjel Elustondo 2013ko maiatzaren 07a
“Muga hor izan da hainbeste denbora, eta min handia egin du horrek. Burdinazko hesia izan da, fisikoa, materiala, egiazkoa. Marka latza. Orain, Hendaian ezarri dute halako pausoa. Pasatu dute lau edo bost urte lehengo muga hura garbitzen: horrek esan nahi du ez dutela gogo onez egin lan hori. Baina, kasu, egin dute poliziaren tokia ere Euskal Herrian, bai Espainiako aldean, bai Frantziako aldean. Badut aments bat kantu baten egiteko muga horren inguruan, materialki bota zutela esateko, baina aztarnak badirela oraindik. Menturaz, behar dira generazio bat baino gehiago mugaren ezabatzeko”.