Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kulturklik (
www.kulturklik.euskadi.net) webgune interaktiboa jarri du abian. Kultur-eragileen topaleku izan nahi du, eta lau atal nagusitan banaturik dago: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko kultur ekitaldiak biltzen dituen Agenda, arloz arloko proiektuen inguruko Edukiak saila, diru-laguntza eta abarrei buruzko azalpenak eskaintzen dituen Ezagutza, eta Albisteak.