www.digitaljournal.com
Indiako Ozeanoan ospetsuak dira Kairei izeneko tximiniak, beraietatik etenik gabe laba igortzen baita. Hortxe aurkitu zuten, 1999. urtean egindako azterketa batean, karakol harrigarria.
Orain karakol horren oskola aztertu dute eta hiru geruza dituela ikusi dute. Barnean oso kaltzifikatua dagoen oskola du; horren gainean izaera organikoa duen geruza dago, baina kanpoaldean burdin sulfurozko geruza gogor eta erresistentea dago. Azken hori da ikerlarien interesa piztu duena, aplikazio teknologikoen eremua izugarri zabal baitezake; besteak beste, edozein ibilgailu motatan eta, nola ez, ibilgailu militarren blindajeetan.